Komarekin hizkuntzen konbinazioa ez da oztopo izango, hizkuntza-hesiak ez dira existitzen. Europatik Amerikaraino Asiatik pasatuz: gure profesional taldearentzat ez dago sekretuak dituen hizkuntzarik.
ISO arauak onartuta dituen hizkuntza guztietan eskaintzen ditugu itzulpenak: ingelesa, euskara, frantsesa, alemana, italiera, portugesa, errusiera, poloniera, txinera… Guztira 142 hizkuntza, zure beharren arabera konbinatzeko.
Gure itzultzaileek goi mailako prestakuntza profesionala dute eta itzultzen duten hizkuntzaren sorterrikoak dira. Guztiok, zerbitzuarekiko konpromisoaren sinaduraren bidez, konfidentzialtasuna, kalitatea eta leialtasuna ziurtatzen ditugu.
Agiri bakoitzak terminologia eta estilo propioa du, eta espero den emaitza lortzeko itzulpena egiten duten profesionalen espezializazioa funtsezkoa da. Hurrengo alorrak lortu dugun esperientzia luze eta bermatuaren espezializazioetariko batzuk dira:
Eskuliburu teknikoak, jarraibideak, zientzia eta teknologiari buruzko dibulgazio artikuluak… Aeronautika, automozioa, IT eta mekanika alorretako agiriak, besteak beste.
Marketing materiala, publizitate-liburuxkak, prentsa komunikatuak, aldizkari turistikoak, korporatiboak… Korporazio handiak eta komunikazio enpresak dira gure zerbitzuetan konfiantza jarrita duten enpresa batzuk.
Kontratuak, estatutuak, izenburuak, arauak… Itzultzen duten hizkuntzaren sorterriko profesionalak ditugu, zuzenbideko gaien inguruan ezaguera handia eta egiaztatua dutenak. Abokatuen bulegoak eta enpresen zuzenbideko sailak dira gure bezeroetariko batzuk.
Prozesu administratibo eta zuzenbidekoetan beharrezkoa den dokumentazio mota guztia: kontratuak, bisak, baimenak, Administrazioari zuzendutako agiriak, etab. Komako zinpeko itzultzaileak Kanpo Arazoetako Ministerioak gaitu ditu eta euren sinadura eta zigiluaren bitartez, agiriaren itzulpenari izaera ofiziala ematen diote eta itzulpena bera egiaztatzen dute. Koman zure agiri ofizialen itzulpenean kalitate gorena bermatzen dizugu.
Webgune estatiko edo dinamikoen (CMS) itzulpena, software lokalizazioa. Gaur egun, aurkezpen eta komunikazio txartel funtsezkoenetarikoak dira webguneak gure bezeroen aurrean. Komako taldeak webgunea irakurriko duen inguru kultural eta hizkuntza ingurunera egokitzen diren itzulpenak eskaintzea du helburu. Lokalizazioa edukiaren itzulpen xume batetik harago doa eta ezinbesteko bihurtu da.
Gainera, hiru lan maila ezberdintzen dira eta zure beharretara hobeto egokitzen dena aukera dezakezu:
Nahi duzun formatuan agiriak jaso ditzazun konprometitzen gara. Microsoft Office paketearen (Word, Excel, Access, Powerpoint…) programa guztiekin ohituta gaude, eta diseinu mailan dauden tresna nagusiekin lan egiteko aukera dugu (PageMaker, QuarkXPress, FrameMaker, InDesign, Freehand, etab), bai eta programa teknikoekin (AutoCad, SolidEdge, MicroStation,etab) ere.
Koman berrikuntza eta teknologiagatik arduratzen gara, gure baliabideak eguneratuta mantenduz. Horregatik erabiltzen ditugu Software lokalizazio programa ezagunenak (Catalyst edo Multilizer), lagundutako itzulpen-tresna ezberdinaz ahaztu gabe (Trados, Dèja vu, Wordfast…).
Itzulpen proiektu bakoitza bakarra da. Beraz, zure betebehar berezietara egokitzen gara, merezi dituzun itzulpenaren kalitatea eta zerbitzuak eskaintzeko helburuarekin.
Itzulpen proiektu bakoitzerako emate epeak zehaztu eta bezeroen behar berezietara egokitzen dira beti, lanen banakako ezaugarriak kontuan hartuta.
Emate epeak beteko direla ziurtatzen dizugu. Espero den emaitza lortzeko beharrezkoak diren kontrolak betez zehazten dira epe horiek.
Proiektu handietarako itzulpen prozesuaren planifikazioa egiten da, eta itzulpenaren prozesu guztian zehar bezeroa etengabe informatuta mantentzen da.
PERTSONAK ETA ITZULPEN TEKNOLOGIAK, GURE BERRIKUNTZAREN HELBURU
Koman aurrerapen teknologikoak kalitate hoberena duten lanak eskaintzeko aukera ematen digula uste dugu; horregatik egunero gure kudeaketarako tresnak eta lagundutako itzulpen eguneratua mantentzen saiatzen gara.
Proiektuen kudeaketaren berrikuntzak Komako egunekotasunean sistema berria sartu du. Beraz, zure itzulpen proiektuaren urrats bakoitza gure sisteman erregistratuta gelditzen da, jarraipen hobezina eta kalitatezkoa bermatuz.
Project Open bezeroari ere bere proiektuaren bilakaera urratsez urrats jarraitzea uzten dion kudeaketa tresna da, gure taldeak itzulpenaren aurrekontuaren eskaera jasotzen duenetik itzulpena entregatzeko prest dagoenera arte.
Beste alde batetik, Koman gure bezeroei kalitate gorenena eskaintzeko lagundutako programen azken bertsioekin lana egiten dugun beti.
Itzulpen zerbitzua kontratatzea behar izanez gero, hitz klabearekin aurkitzeko aukerarekin topo egin dezakezu: Trados.
Baina, zer da Trados eta zein onurak lor ditzakezu?
Software honekin itzulpen memoriak sortzen dira, eta bertan itzultzen den testu osoa segmentu formatuan gordetzen joango da. Gainera, posible da memoria hizkuntza bikoitiaren arabera antolatzea, eta modu honetan oinarri terminologikoa bermatzen da.
Bezero bezala, Trados-ek funtsezko bi onura eskaintzen dizkizu. Lehendabizi, emate epeak eta kosteak murriztea utziko dizkizu. Eta bigarrenik, eta kalitatearen ikuspegitik garrantzitsuena, terminologian berdintasuna eta trinkotasuna mantentzea utziko dizkizu.